Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Urtarrila 2008

Kerik gabeko sua, surik gabeko kea

lake 25/01/2008 @ 19:49

Esaera zahar bat dela dio testuak, sua ez badago kea ere ez da egongo eta ez dago kea botatzen ez duen surik. Zigarroak erretzeko sua behar da, eta ondorioz, kea agertzen da. Kea ez da oso komenigarria gure gorputzerako horregatik gaurko gizartean ez dago ondo ikusita erretzea eta arau batzuk jartzen ari dira. Dena dela erretzaileak ez dute erretzeari utzi behar, bakarrik ezin dutela edonon erre. Lehen edozein lekuan ahal zen erretzea, gaur egun ezin da erre zenbait tokietan eta denborarekin kalean bakarrik erreko da, erretzen dutenek.

Hau gertatzen da, guztiok ez dugula erretzen, eta horregatik ez dugu gure inguruan kerik nahi, nire ustez, erretzailea ez den norbaiten alboan erretzea errespetu falta bat da, berak ez badizu lehenagotik baimendu hori egitera. Jende guztiak ez duenez erretzen, debekatu egin dute zenbait lekuetan, horrela ez erretzaileek aire garbia arnas dezakete. Adibidez tabernetan ahal da erretzea, eta handi handiak diren tabernetan erretzaileentzako gune bat egokitu behar izan dute taberna hauen jaunek.

Ehun metro karratu baino gehiago dituzten jatetxe, taberna edo hoteletan erretzaileentzako guneak eraiki egin dira, horrela erretzaileek, han erre dezakete. Dena dela, ez erretzea hoberena dela uste dut, horrela ez dago arazorik eta ez duzu zure gorputza kutsatzen. Europako estatu batzuek haien legeak aldatu eta legeak indartu dituzte, uste dut, hori egin duten estatuetan, kalean bakarrik erre daitekeela. Etxean betiere bakoitzak nahi duena egin dezake bizilagunak molestatu gabe.

Tabako paketeen salmenta jaitsi egin da azken urteotan, baina adibidez puruen salmenta igo egin da. Ala ere, tabakoa legala da, eta estatuak saltzen du, eta ateratako diruaren zati bat estatua irabazten du, eta estatu bera da lege hauek atera dituena. Honela begiratuta ez dakigu zer egin nahi duen estatuak, saldu ala debekatu. Tabakoari saltzen uzteak, erretzearen beherakada oso handia litzateke eta gutxieneko erretzaileek, beste estatu batzuetatik inportatu beharko zuten.

Nire ustez, Espainiak, inguruko estatuek hartu duten erabakia hartu beharko luke, eta tabakoa erre nahi dutenek kalean egin dezaten edo haien etxe barruan, eta ez leku itxi publikoetan, adibidez zineetan etab.

..................................................................Lake..................................................................

Hiru segundo eta erdi (kritika literarioa)

lake 18/01/2008 @ 17:05

Poesia hau, ikasle batek idatzitakoa da. Errima bat jarraiturik egin du poesia, ez da betiko euskal bertsoak bezala, ez dirudi estrukturaren bat jarraitzen duenik. Poesi bezala polita da, honek momentu iheskor bati buruz hitz egiten du. Neskatoak nolabaiteko paradisua eta bere gehigarriak ikusten ditu momentu ñimiño horretan. Pertsonek normalean aintzat hartzen ez ditugun gauza hauetaz hitz egiten du, momentu bat, nola gehienera ustiatu daitekeen eta zer sentimendu jabetzen dira bere gorputzaz.

Kontuan izatekoa da bere adina, eta nola murgiltzen da bere poesiaren bitartez, gertatu edo ez gertatutako errealitate batean. Dena segundo batean hasten da, eta honelako bi eta erdi gehiagotan gertatzen da dena, baina neskari hain luzea egin zitzaion, hain eternoa, non, hiru segundo eta erdi haiei buruz denetarik esan dezake. Poesia adjektibo asko ditu, bere sentimendu guztiak guri adierazi nahian.

Nire ustez guztiok izan ditugu honelako momentuak, norbait ikusten dugunean. Geure eta bere begiak bat egiten dute eta orduan konturatzen gara, begiratzen ari garen begiak ederrak direla eta lilura eta poza, gure barneko sentimenduak, azaleratzen dira.
Dena dela, eternoa irudi ala ez, dena bezala bukatu egiten da, begiak aldentzen dira, eta bakarrik birgogoratzea gelditzen zaigu, momentu hori berriz ere zure buruan aztertuz.

..................................................................Lake..................................................................

Diamanteak

lake 14/01/2008 @ 21:05

Diamanteak politak dira edo ala esaten dute, eta pertsona batzuk edozer egiteko gai ikusiko lirateke diamante bat edukitzearren. Diamanteak pila bat kostatzen dira, denda berezituetan edo bitxi-dendetan eros ditzakegu eta ez dira batere merkeak. Eraztunetan jartzen diren harri-bitxietako bat da, eta bere kualitateengatik jendea liluraturik dauka. Egiaztatu da, diamanteak oso mineral gogorrak direla eta ezin dira edozerekin marratu.

Diru mordoa mugitzen dituzten gauza hauen atzean beti merkatu beltza dago, edo ustiatzen den lurraldeko jendeari miseriaren bat ematea egindako lanagatik. Diamanteak ateratako etekina handia da, baina diamante hori, justu hori, atera duenarentzako etekina oso txikia da, penagarria.

Kontu honekin, filme batzuk atera dira, adibidez: “Black diamond” edo “Diamante de Sangre”. Filme hauekin lortu nahi dena, hemengo jendea, hango jendea duen bizi moduaz jabetzea da. Egoera ikus dezaten eta honek haiengan pentsamoldearen aldaketa bat sortzea, onerako. Inkesta batzuk diotenez, jendeak produktua erosten duenean, ez dute galdetzen nondik ekarritakoa den, gutxi batzuk bakarrik. Honelako filme honen helburua, lehen esan dudanez, jendea kontzientziatzea da.
Diamanteen salmenta gehienak, Europan, Amerikan edo eta Asiako estatu aberatsetan egiten dira. Gauzarik onena, diamanteak ez daudela hemen da. Herririk pobreenetan daude, eta haiek aberatsak izan beharrean dituzten mineralengatik, behartsuak dira, guk kentzen dizkiegulako.

Herri hauek pobreak direnez, mafiak herri hauetaz baliatzen dira haien produktuak merkatu beltzera ateratzeko. Afrikak bi baldintza ditu gauza hauek emateko: diamante erreserba handiak eta bizi duten miseria gorria. Diamante batzuk odolez ateratako diamanteak dira, jende asko hil egiten da, edo hil egiten dute. Hauen ondorioz gerrak sortu dira, baina arazoa edo kulpa ez da diamanteena, gizakiarena baizik. Mafietan ibiltzen den jendeari, berdin zaie meategian lan egiten duen jendea, diamanteak garrantzitsuagoak dira, eta jendea hil egiten bada, bost axola, edo norbait zati txiki bat berarentzako gordetzen ikusten badute, akabatu egiten dute.

“Diamante de Sangre” filmeak, horrexegatik du titulu hori eta filme bat delako egoera hori ez da asmatua, bene-benetakoa da. Badaude GKE batzuk, herri hauen alde ateratzen dena eta bizi baldintzak hobetzen saiatzen direnak. Gobernuek, kontrolak jarri dituzte hau gelditzeko, baina GKE hauek esaten dute, oso kontrol arinak direla eta egoera hau menperatuagoa egon behar zela uste dute.

Orain, diamanteren bat erostera joaten garenean, joaten bagara, kontuan izan gauza hauek, zeren eta benetako istorioak dira, eta gerta egiten dira.

..................................................................Lake..................................................................

Surfa

lake 10/01/2008 @ 16:38

Surfa, ez da gaurko ezer, lehenago ere surfa egiten zen, eta gaur egun mantendu egiten da. Ez dakit non hasi zen praktikatzen eta ez dakit non bukatuko den, bukatzen bada.

Surf hitza burura etortzen zaigunean, beste batzuk ere honekin etortzen dira, ala nola, Hawai edo beste leku tropikalak, non ura urdin argia da, eta hondartzetako area, argi-argia ere. Baina surfa ez da leku haietako gauza bakarrik, hemen ere asko egiten da, kosta egokia dagoelako eta olatu interesgarriak omen daudelako, bestela ez ziren egingo gaur egun egiten diren munduko txapelketak eta halako gauzak.
Testuan esaten denez, Europan lehen aldiz eginiko surfa, Miarritzen egindakoa izan zen. Europa handia izan arren, Euskal Herriak badu zerbait besteak erakartzen dituena. 1956an izan zen Europan lehen aldiz surfean aritu ziren urtea.
Denbora pasa ahala, surfaren izena ezaguna egiten hasi zen eta 1959rako egin zen lehen cluba, Waikiki Surf Club izenekoa. 1964rako surf federazioa ere sortu zuten eta hala jarraitu zuen surfa bere hedapenarekin Euskal Herrian. 80ko hamarkadarako lehiaketak biderkatu egin ziren, eta honekin gutxi batzuk izateari utzi eta jende pila izatera igaro ziren.

Jendearen ugaritasunarekin beste gauza batzuk ere etorri ziren eskutik, adibidez ekonomikoki begiratuta, dirua eta turismoa ekarri zituen, eta kanpoko enpresek, beraien saltegiak eta halakoak, hona ekarri zituzten. Quicksilver, Volcom eta halako markak hemen ikusten hasi ziren, surfari esker. Honekin batera ere lanpostu berriak sortu ziren, eta bertako jendearentzat onura bat izan zen.

Miarritzeko Udala ere jarri zen surfaren alde eta Surfaren hiriaren proiektua gauzatzen dabil. Fama honek ere bere alde txarrak ekarri ditu. Miarritzeko hondartzan surfean aritzeagatik ordaindu behar izana da adibide argi bat. Ala eta guztiz ere surfak, jende ezaguna ere ekarri du herrira eta honelako jendea herri hauetara etortzeak, nire ustez ondorio onak dakar.

Gaur egun atzerritarrak etortzen dira lur hauetara, eta hemen igarotzen dituzte haien egunak eta surf materiala erosten dute, baina agian ez da lehen bezala, surfa egiteko asmo askorekin etortzen zirela. Egun, badaude materiala erosten dutenek baino erabilpen askorik ematen ez dietenek.

Gaur egun berrogeita hamar urteko euskal tradizioa dela esan dezakegu, eta Zarautz eta beste edozein hondartzetan, Donostian etab ikusi ditzakezu surflariak, batzuetan pinguinoak deitzen zaienei.

..................................................................Lake..................................................................