Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Apirila 2009

Teknologiaren egoera

lake 03/04/2009 @ 20:32

Gaur egun, teknologia izatea gauza normaltzat jotzen dugu, baina duela urte gutxi batzuk, ez zituzten guk gaur egun ditugun abantaila eta gailu guzti hauek, telebista edo internet bezalakoak. 10 urtean aldaketa izugarria egon da, eta honek gure ohiturean ere eragina izan du. Egun, ditugun aparatuak izango ez bagenitu, arazoetan ikusiko genduke geure burua, nolabaiteko menpekotasuna dugulako, sakelako telefonoarekiko edo ordenagailuarekiko adibidez.

Bat-batean teknologia guzti hau galtzen badugu, edozerrengatik, bizitza berriz antolatu beharko genukeen, ez genukeelako jakingo nola berreraiki dezakegun gizartea. Agian gutxi batzuk jakingo zuten, eta horiei esker berriz ere ordena itzuliko litzateke. Gehienetan, punta-puntako teknologia erabiltzen dugularik, ez dakigu hauen funtzionamendua. Honek sortzen digun arazoa, teknikarien beharra izatea da.

Hala ere, esan beharrekoa da, teknologiak hobari asko ere ekarri dizkigula gura gizartera, komunikabideetan batez ere. Informazioa bizkor mugitzen da mundu osotik. Munduko edozein zokotan gerta daitekeenaz ohartu gaitezte, telebista piztearekin. Gure harremanetan ere eragina izan du. Besteekin kontaktuan jartzeko, mugikorra erabil dezakegu, edo gaur oso hadatua dagoen internet. Honela herriko lagunekin, tabernara joateko geratu naiteke, edo noizbait atzerirra bazoaz, hango lagun batekin ere gera zaitezke.

Teknologiaren alde onak ikusita, egokia litzateke hau garatzen jarraitzea, baina inoiz honen falta sumatuko bagenu arazoak izango genituzkeela ere ikusi dugu. Honetaz landa, teknologia badu bere erabilpen maltzurra. Guztiok menpean edo kontrolpean izateko aukera egongo zen. Edonork ez, noski, baina boteretsuek, haien boterea handituko lukete, non edo zertan gauden jakiten dutelarik.

Gainera, gure bankuko edo tratu guztiak, interneten bidez egiten baditugu, birusak aterako lituzkete, gure komtu korronteko dirua ateratzeko, adibidez. Kaletik lapurreta egiteko aukera ere badute lapurrek, baina nire ustez, interneten bidez egiten bada, seguruagoa egin dakieke lapurrei. Dena dela, ertzaintzak arlo honetan lan egiten du eta lapurreta elektronikoa ere zigortzeko prest dago.

Hauek izango lirateke teknologiaren alde txarrak, eta onak. Hauetan pentsatzea egokia litzatekeela uste dut. Beraz, argi ibili teknologia eta honen ondorioekin.

Lake.