Surfa
Surfa, ez da gaurko ezer, lehenago ere surfa egiten zen, eta gaur egun mantendu egiten da. Ez dakit non hasi zen praktikatzen eta ez dakit non bukatuko den, bukatzen bada.
Surf hitza burura etortzen zaigunean, beste batzuk ere honekin etortzen dira, ala nola, Hawai edo beste leku tropikalak, non ura urdin argia da, eta hondartzetako area, argi-argia ere. Baina surfa ez da leku haietako gauza bakarrik, hemen ere asko egiten da, kosta egokia dagoelako eta olatu interesgarriak omen daudelako, bestela ez ziren egingo gaur egun egiten diren munduko txapelketak eta halako gauzak.
Testuan esaten denez, Europan lehen aldiz eginiko surfa, Miarritzen egindakoa izan zen. Europa handia izan arren, Euskal Herriak badu zerbait besteak erakartzen dituena. 1956an izan zen Europan lehen aldiz surfean aritu ziren urtea.
Denbora pasa ahala, surfaren izena ezaguna egiten hasi zen eta 1959rako egin zen lehen cluba, Waikiki Surf Club izenekoa. 1964rako surf federazioa ere sortu zuten eta hala jarraitu zuen surfa bere hedapenarekin Euskal Herrian. 80ko hamarkadarako lehiaketak biderkatu egin ziren, eta honekin gutxi batzuk izateari utzi eta jende pila izatera igaro ziren.
Jendearen ugaritasunarekin beste gauza batzuk ere etorri ziren eskutik, adibidez ekonomikoki begiratuta, dirua eta turismoa ekarri zituen, eta kanpoko enpresek, beraien saltegiak eta halakoak, hona ekarri zituzten. Quicksilver, Volcom eta halako markak hemen ikusten hasi ziren, surfari esker. Honekin batera ere lanpostu berriak sortu ziren, eta bertako jendearentzat onura bat izan zen.
Miarritzeko Udala ere jarri zen surfaren alde eta Surfaren hiriaren proiektua gauzatzen dabil. Fama honek ere bere alde txarrak ekarri ditu. Miarritzeko hondartzan surfean aritzeagatik ordaindu behar izana da adibide argi bat. Ala eta guztiz ere surfak, jende ezaguna ere ekarri du herrira eta honelako jendea herri hauetara etortzeak, nire ustez ondorio onak dakar.
Gaur egun atzerritarrak etortzen dira lur hauetara, eta hemen igarotzen dituzte haien egunak eta surf materiala erosten dute, baina agian ez da lehen bezala, surfa egiteko asmo askorekin etortzen zirela. Egun, badaude materiala erosten dutenek baino erabilpen askorik ematen ez dietenek.
Gaur egun berrogeita hamar urteko euskal tradizioa dela esan dezakegu, eta Zarautz eta beste edozein hondartzetan, Donostian etab ikusi ditzakezu surflariak, batzuetan pinguinoak deitzen zaienei.
..................................................................Lake..................................................................


Zabaldu
del.icio.us