Bizitza hitz gutxitan. Kritika literarioa
Testu hau ikasle batek idatzitakoa da, hemen idazleak bizitzarekiko dituen pentsamenduak irakurri ditzakegu. Idazleak ikasi, bizi edo ikusi dituen gauzak agertzen dira. Hizkuntza aberats batekin idatzia. Sei orrietan mota guztietako sentimenduak eta iritziak dira ageri. Bizitzak gauza ezezagunak dituela eta gure inguruarekin izaten dugun erlazio motetaz berba egiten digu. Pertsonek bizitza aurrera eramateko hartzen ditugun erabakiak, zuzenak, okerrak⦠Testu koherentea dela esan dezakegu, testu osoan gai berberaz hari delako. Ez da automobilei buruz hitz egiten hasten eta patatak nola zaindu behar diren esaten amaitzen. Bere ideien inguruan dago dena. Pertsonak gauza zaila garela dio idazleak, eta bizitza erraza, guk geuk jartzen ditugu oztopoak. Gizartea, gizakiek sorturiko bizimodua da, gizarte arazo guztiak guk sortzen ditugunez, guk modu berean konpondu beharko genituen. Bizitzea erraza dela dio idazleak, aurrera eramateko modu ezberdinak daudela, baina modu egokia aurkitu behar dela, zoriontasuna aurkitzeko bakarrik itxaron egin behar dela. Nire iritziz, Testua oso ondo dago eta hausnarketak egiteko balio digu.
..................................................................Lake..................................................................


Zabaldu
del.icio.us