Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Europa urrunduz, heriotza hurbilago

lake @ 16:23

Betidanik, jendea emigratu egiten du, bere lurretik alde egin behar izaten dute. Hasieran gizakiok, nomadak ginen. Denborarekin, bizitzeko leku finko bat aukeratu eta han herri bat hazten (crecer, no empezar) genuen. Dena dela, jendea bere arazoak ditu, eta lanik gabe gelditzean, edo arazo erlijiosoak dituenean, geure lurraldetik alde egiten dugu. Fenomeno honi, migrazioa deritzogu, lurralde batetik beste batera bidaiatzea, baina ez turista moduan, bizi berri bat hasteko intentzioarekin egiten den lekualdaketa.

Duela urte batzuk, guk ginen inmigranteak, Espainia krisian zegoenean, gerra zibilarengatik edota ekonomi krisiengatik, beste lurralde batzuetara emigratzen genuen, adibidez Estatu Batuetara. Espainia mailan, barruko migrazioak eman dira, lan gehiago dagoen lurraldetara, adibidez Euskadira emigratu zuen jendea.

Gaur egun, egoera berdintsua da. Bere lurraldearekin, politikarekin, edota lan aukerarekin arazoetan ikusten den jendea emigratu egiten du. Gaur egungo kasuan, Afrikako jende mordoa emigratu egiten du beraien lurraldeetatik. Ez ezazue pentsatu, gustuko dutela, haien egoera txarra delako egiten dute eta haien bizitzak arriskuan jartzen dituzte. Haien helmuga Europa da, beraien ametsa, pertsona arrunt baten antzera bizitzea, haien familiekin, lan batekin eta lagun batzuekin. Baina Europara sartzea ez da gauza erraza paperik ez badituzu. Afrikako estatuetako gobernuak, ez dira Europako estatuetako gobernuak bezalakoak. Han ez dituzte paperak hain erraz ematen eta eskuratzeko zailak dira. Horregatik, Europan legalki sartzen diren afrikarrak gutxi batzuk dira, ilegalki sartzen direnekin konparatuta. Legalki sartzen direnak, dirua dutelako da ziurrenik.

Inmigrante ilegalen sarrerak gehituz doa, hasieran gutxi batzuk zetozen, baina geroz eta gehiagok helburu berdina dute. Europak hartutako jarrera, aktibitate poliziala handitzea izan da. Frontex programarekin zainketa materialaren aurrerapena hobetzea eta jende gehiago egiteko horretan ipintzea lortu dute. Orain inmigranteek zailagoa dute Europara heltzea eta geroz eta urrunagotik saiatzen dira, haien bizitzak arrisku handiago batean jartzen. Gainera, Frontex programakoek, Afrikako uretan nabigatzeko baimena eskatu dute, eta leku batzuetan, Afrikatik zaindu dezakete pateren kontua.

Inmigranteek bizitza arriskuan jartzen dutela kontuan izanda eta hauetako askok hiltzen direla edo egoera txarretan heltzen direla, haien abiapuntua urruntzeak, heriotza gehiago ekarriko ditu. Zer nolako gogoak izango dituzte Europara ailegatzeko, hain urrutitik abiatuta, beraien bizitza jokatzeko.

Nire ustez, Frontex programakoek, Afrikako gobernuekin hitz egin beharko luke. Honela inmigranteen etorrera galarazi beharrean, haien lurraldeen eskubideen alde borrokatu beharko lukete, honela inmigrazioa baztertu ordez, amaitutzat emango zen.

..................................................................Lake..................................................................

Erantzun bat »

  1. Zure web helbidea luzatzan badidazu zuzenketak non diren egin behar jakingo duzu.
    Kontu izan NNk.
    2 puntutxo.
    X2R

    xaranba — 2008-04-14 - 15:29:26 GMT 1

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>