Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Dieta aproposa eta orekatua?

lake @ 20:29

Janaria gauza oso normala da gure gizartean, eta ez bakarrik gizartean gauza normala delako, baizik eta bizitzeko behar dugulako. Janaririk gabe ezin gara bizi. Honengatik, betidanik jan izan dugu. Jaio egiten garenean ezin dugu gaur egun jaten dugun bezala jan, baina elikadura bat jasotzen genuen. Hasieran ahiak jaten genituen, gero pureak eta denborarekin gaur egun jaten duguna.

Egunean zehar, janari mota desberdinak egiten ditugu, gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria. Jende gutxik egiten ditu janari guzti hauek. Gehienak, hiru egiten dituzte, beste batzuk gutxiago… Txikitan askaria jaten dugu, ama etortzen zen bokadiloarekin, baina handitzean, bokadiloa albo batera utzi eta litxarreriak eta beste motatako jakiak jaten hasten gara. Hamaiketakoa ere gutxitan egiten da, oso goiz jaikitzen zarenean eta gero gosea etortzen zaizunean baino ez, ez da egiten.

Bizi garen tokia dela eta, aldaketak ere badaude, adibidez, Irlandan, ez diote bazkariari hainbesteko garrantzirik ematen eta bai afariari. Jan, denok jaten dugu, baina jateko era asko daude. Gaur egun, dieta aproposa eta orekatu bat lortzen saiatzen da jendea. Dieta mediterraneoa, dieta ez dakit zein… eta horrelako gauzak daude. Ondo jatea garrantzitsua da gure gorputzerako. Itxura on bat edukitzeak, elikadura on batek eskaintzen dizu gehienetan, betiere kirola egiten eta bestelakoak. Itxurari garrantzi asko ematen diogun gizarte honetan, janariak, zeregin garrantzitsua jokatzen du eta mota ugarietako dietak sortzen dira.

Kalorien kontua ere, gai inportante bat bihurtu da, kolesterola eta beste hitz batzuk bezala. Dietak egiterakoan, kaloriak dira kontuan izaten direnak. Janari guztien kaloriak eta bestelako ezaugarriak aztertu eta dietak egiten dituzte. Nire ustez, janariari garrantzia asko ematea ez da komenigarria. Bai, kontuan izan beharreko gauza da, eta ondo jan behar da. Jakirik hoberenak, etxean prestatzen direnak dira. Geure amak edo amonak prestatutakoak, eta ez merkatal zentroetan erosten ditugunak. Gehiegi ez jatea da egin beharrekoa.

Dieta aproposa? Leku askotan begiratu ditzakezu, baina ez dira fidagarriak leku guztietan, eta dieta desegoki bat jarraitzeak arazoak ekar ditzake. Gero ere, beste gaixotasunen kontuak ditugu, anorexia eta horrelakoak.

Nire aholkua: On egin!

..................................................................Lake..................................................................

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>