Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Telebista eta telesailen eragina

lake @ 17:36

Ikusgarria da benetan telebistak gugan duen eragina. Gure denbora hari eskaintzen diogu, familian egon beharrean, egongelan gaude, sofan botata, tonto batzuk bezala kutxa karratu bati begira, besteek esaten dutenari kasurik egin gabe. Berba egin beharrean edo arazoetaz hitz egin beharrean, isilik gaude, adi-adi begira.

Kezkagarriena da, jendeak, telebistan agertzen dena sinistu egiten duela. Iraganean, inori ez zitzaion bururatzen bere bikotearekin haustea, semeak alde batera uztea edo bizitza maltzurkeriara bideratzea, boteretsu eta famatu izateko. Bakardadean bizi diren pertsonak izatera pasatu gara. Normalean egiten ditugun ekintzak, paseatzea bezala, lagunekin partida bat jokatu, gogoko ditugun telesailak ikusteagatik. Denbora faltan izatea lortzen du telebistak. Lo egiteko orduak laburtzen dizkigu, irakurtzeko denbora eta hainbat aktibitate gehiago.

Gaur egungo gizon emakumeak bakarrik daude. Telebistak, telesaioetan pertsonai itxuragabeak ateratzen ditu, baina hauek jendea entretenitzeko sortuak dira, baina, guk, ikusleok, geroz eta gehiago haiengan sinesten dugu. Haiek mantentzen dituzten topikoak gugan eragina dute eta gure izaeraren zati bat izatera pasatzen dira. Jasotzen ditugun topiko batzuen adibideak, “Los Serrano” telesailean ageri dira. Telebista aztertzeaz arduratzen jendea badago. Honelako jendea egotea garrantzitsua da, telebista kontrolpean izan beharreko gauza delako. Jende guztiari irekita dagoen lehia da eta ezin daiteke denetik erakutsi, umeak eta mota askotako jendeak ikusten duelako. Norbait telebistaz arduratu behar da eta hemen azaltzen diren irudiak kontrolatu. Hauen esanetan, telesail honetan mutilek sexua baino ez dute buruan, umeak bezala jokatzen dute… Neskek berriz erromantikoagoak dira eta maitatzea sufritzea dela… Telebistan ikusten dugun hau, guk errealitate batera eramaten dugu.

Lortzen dugun ondorioa, jendea ezkontzea, batzea, baztertzea, harremanak haustea, ikaragarrizko abiaduran, bidean zehar semeak utziz, betirako irekitako zauriak dira. Arazoei aurre egin beharrean, hauek zentzuratu eta erbesteratzen ditugu. Bizitza berri honen abiadura geroz eta azkarragoa da, hau da erakusten digutena, geroz eta azkarrago hobe, honela azkar bizitzeko gogoak sortzen dira eta presekin bizitzea ez da gauza hona. Telebista entretenitzeko besterik ez da sortua, gure errealitatea kanpoan dago!

..................................................................Lake..................................................................

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>