Hamabost egun Urgainen. Kritika literarioa
Liburu hau, Jose Antonio Loidi, Errenteriakoak, idatzi zuen. 1997an argitaratu zen. Erraza izan da irakurtzeko, hiztegia ez da oso zaila, baina ezta guk normalean erabiltzen duguna. Guztia esan beharrean, guzia esaten du, baina ondo ulertu daiteke, euskara herrikoia duela esan dezakegu. Hiztegia ez zen oso zaila, baina badaude zenbait hitz normalean ez ditugunak erabiltzen, adibidez: aienatu, ubel, irrikoi, toteldu, zimikoka… Baina ulergarria da hala ere. Istorioa ondo dago, eta nola amaitu behar duen jakiteko nahia pizten dizu. Liburua, poliziako atalean sailkatuko nuke, arazo bat dute eta ez dakite nola konpondu eta zergatik gertatu den, horrela istorioa aurrera jarraitzean, pixkanaka gauzetaz konturatzen joango zara. Euskaraz idatzitako lehen nobela poliziakoa da. Kapituluak ez dira oso luzeak eta lortu izandako hiru kapituluak momentu batean irakur daitezke.
Txominek zerbait harrigarria ikusi du. Txomin Ugaingo lurperatzailea da eta hilobi batean tiroz hildako emakume bat aurkitzen du. Emakumea Egurmenditarra zen, edo ala zela ematen du. Txomin, alkatearengana jotzen du baina hau kanpoan dago eta bere emaztearekin hitz egiten du. Maritxuk, bere lagun detektibe bati deitzen dio eta hauen artean zer gertatu ote zen asmatu nahi dute.
..................................................................Lake..................................................................


Zabaldu
del.icio.us